Aurten ere Sanjuandegiko Azoka Herritik jardunaldian izango gara

azoka herritik aaeLarunbat honetan, Sanjuandegiko Azoka Herritik barruan, hainbat ekitaldi prestatu ditugu.

12:30etatik 13:30etara, plazako lokal itxi batean argazki tailer bat muntatuko dugu. Bertan argazkiak flash ezberdinekin argitzeko moduak erakutsiko ditugu. Nahi duena gerturatu daiteke bertara.

Bestalde, 11:30etatik aurrera, arkupetan, tailerra emango den lokalaren aurrean, iadanik ohitura bihurtu den gure argazki estudioa izango da. Beti bezala herri guztiari irekia egongo da eta bertara gerturatzen den guztiak argazki bat dohainik ateratzeko aukera izango du. Argazkilariak, Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak izango dira eta argazkia (ondorengo egunetan) korreo elektronikoz bidaliko da.

Animatu denok, gerturatu larunbatean guregana eta aprobetxatu argazkilaritzaz gehiago jakiteko edo eta famili, bikotekide, lagun arteko argazki eder bat ateratzera!

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.