Argazki estudioaren beste arrakasta bat
Aurten ere, larunbat eguerdian Azoka Herritik jardunaldiaren barnean prestatu genuen argazki estudioan 150 pertsonatik gora izan genituen, denak argazki eder bat ateratzeko asmoarekin. Denetako argazkiak izan genituen: kudrilak lagun artean, familikoak, haurrak, bikoteak...
Argazkiak atzo igandean bidali ziren emandako email helbideetara, beraz oraindik norbaitek bere argazkia ez baldin badu jaso, mesedez jarri kontaktuan gurekin Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera mezu bat bidaliz.
Azpeitiko Argazki Elkartetik bertara gerturatu zen jende guztiari gure eskerrak eman nahi genizkieke. Eskerrik asko!