Elkarteko 35. urteurrena ospatuz "Argazki astea" aurkezten dugu
Azpeitiko Argazki Elkarteak 2.019 urtean 35 urte bete ditu eta hau ospatu nahiean azaroan 2tik 9ra bitartean "Argazki Astea" ospatuko dugu.
Egun hoietan hainbat ekintza antolatu ditugu herri barruan, horien artean "Euskal Herriko argazki topaketak" eta une berezienetako bezala Pepe Gil herriko argazkilariari egingo diogun omenaldia, bere argazki sorta batekin (550 argazkirekin) liburu bat ere argitaratuko dugularik.
Hemen duzue "Argazki astea" -n izango ditugun ekitaldiei buruzko programa.
- Urriak 28tik, azaroak 10era
Sanagustin eta Foru ibilbideko aretoetan Pepe Gil argazkilariaren bildumak erakutsiko dira.
Herriko dendetan, Elkarteko kideek 2017an egin genuen "Lan Berezia" ere zintzilikatuko da. - Azaroak 2 larunbata
12:30 PEPE GIL OMENALDIA, Sanagustin Kulturgunean:- Azpeitiko udalak eta Azpeitiko Argazki Elkarteak Pepe Gil argazkilariaren ibilbideari aitorpena
- Liburuaren aurkezpena
- Argazki proiekzioa
- Liburu salmenta
- Azaroak 3 igandea
Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Argazki Elkarteak elkarlanean antolatuta XXX Udazkeneko eta XXIV Mendiko ARGAZKI RALLYA - Azaroak 4 astelehena
18:30 "Emakume Txokoa" elkartearekin antolatua, "DINAMO Sormen Gunea" aretoko proiekzio gelan, LURDES R. BASOLÍk argazkilaritzan daraman ibilbidearen berri emango digu. Sarrera doain edukiera bete arte. - Azaroak 5 asteartea
- 15:45 Helduentzako proiekzioa. Pepe Gil artxiboaren proiekzioa "Eguneko zentroan".
- 19:30 JOANA BIARNÉS, UNA ENTRE TODOS dokumentala eta LIFE pelikularen proiekzioa “Dinamo Sormen Gunea” aretoan. Sarrera doain edukiera bete arte.
- Azaroak 6 asteazkena
Helduentzako proiekzioa. Pepe Gil artxiboa.- 11:30 “San Martin” egoitzan
- 16:30 "Baigeran"
- Azaroak 7 osteguna
Pintxo pote unea aprobetxatuz Plaza Nagusiko Kioskoan “KALE ESTUDIO HERRIKOIA”. - Azaroak 8 ostirala
- 09:00 Soreasu zinema aretoan, IKASLEEN ARGAZKI LEHIAKETA-n parte hartu duten 500 haurrei (11, 12, 13 urte artekoak) argazki erakusketa. Sari banaketa.
- 16:00tik aurrera "OFIZIOAK-AFIZIOAK" erakusketako argazkiak zintzilikatuko dira. Enparantza nagusiko zutabeetan denboraldi baterako erakusketa proiektua, bertan herriko 30 lanbideren argazkiak ikusiko ditugu.
- Azaroak 9 larunbata
TOPAKETAK 2019. Euskal Herriko argazki elkarteen topaketak.
- 09:30 Harrera eta gosaria Sanagustin kulturgunean.
- 10:30 Sanagustin Kulturgunean DARIO CUESTA argazkilariaren hitzaldia.
- 12:00 Bisita gidatuak:
o Soreasu Sormen Gunea
o Bakardadearen Kapera Parrokian.
o Herriko Garbitokia - 13:30 Denboraldi baterako erakusketa proiektua Herriko plazan.
- 14:30 Argazki Topaketak bazkaria, Azoka Plazako "Elikagunean"
Nahi duenak hemen ikus/jaitsi dezake egitarau osoa: Argazki Astea 2019