Sokamutur sari banaketa eta argazki erakusketa bertan behera gelditzen dira
Gaurtik aurrera Azpeitiko Udalak hainbat zerbitzu eta eraikin itxita izango direla jakinarazi du, "pertsonen gehiegizko kontzentrazioa saihesteko eta, horrela, birusaren zabalpena gutxitzeko" helburuarekin. Argazki Elkarteari larunbat honetan egingo zen sari banaketa eta ondorengo argazki erakusketa bertan behera uzteko gomendioa bidali digute beraz besterik jakinarazi arte, Sokamuturrari buruzko ekitaldi hau bertan behera geratuko dela jakinarazten dugu.
