AAE elkartea, Espainiako Argazkigintza Konfederazioaren urteko sarietan

Espainiako Argazkigintza Konfederazioak 1992tik aurrera, sari nazionalak ematen dizkie, arte-argazkigintza sustatu eta horren alde lanean nabarmendu diren enpresa, erakunde edo artistei.

Sariak ematean kategoria hauek bereizten dira: mezenas onena, argazkilari onena, argazki-elkarte onena, hedabide onena, argazkilaritzari buruzko liburu onena.

Aurten, Euskal Argazki federazioaren iritziz, AAE da argazki-elkarte onena Euskadi ordezkatzeko, eta EAK-ak gure urte osoko lan guztia begiratu ondoren horrela egin du. 

Aste honetan jakin dugu Azpeitiko Argazki Elkartea dugula argazki-taldeen artean izendaturiko taldeetariko bat, gurekin batera Agrupación Fotográfica Antequerana “AFA” (Andaluzia), Ágora Fotocine UB (Asturias) eta Perpignan Photo (Cataluña) ko elkarteak daudelarik.

Sari hau argazkilaritzaren eta argazkilarien alde egindako lanagatik bereizten da, irabazlea hilabete barru emango delarik ezagutzera.

Argazki elkartetik esan oso pozik gaudela izendapenarekin.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.