Juan Joxe Agirre, beti gurekin

Argazkia: Xanti Rodriguez

 

Juan Joxe Agirre maixu handia joan zaigu.

Elkarteko kide eta sortzailetariko bat izan genuen Juan Joxe. Lagun handia eta benetan maixua, maite zuen argazkilaritzako mundu honetan.

Elkartean urte askotan lagundu eta parte hartu izan zuen hainbat ekitaldi ezberdinetan, hainbat argazki liburuetan ere esku hartu zuelarik, besteak beste Azpeitiko baserriak liburua egin zuen eta Nuarbeko soka-tirari buruzko liburuan, Pepe Gilen liburuan eta Sagardoa Azpeitian liburuan ere parte hartu zuen. Honez gain, hainbat aldizkarik argitaratu dituzte beraren argazkiak, eta ezin kontatu urte hauetan zenbat argazki txapelketa irabaziko zituen.

Gure dolumin bizienak bere familiari. Bere irudi eta oroitzapena beti izango da gurekin.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.