Argazki Estudioa izango dugu larunbat honetan

Aurreko urteetan egin ohi dugun bezala, larunbat honetan Argazki Estudio Herrikoia izango dugu.

Argazki estudioa udaletxeko arkupetan izango dugu. Argazkilariak Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak izango dira eta betiko bezala estudioa herri guztiari irekia egongo da, nahi duenak bertara gerturatu eta doainik atera izango du argazkia.

Estudioa, apirilak 9, larunbata jarriko da martxan, goizeko 11tatik, 14:00 arte. Ateratako argazkiak ondorengo egunetan email bidez bidaliko dira.

Animatu denok, gerturatu larunbatean guregana eta aprobetxatu oroigarri eder bat edukitzeko, famili argazkiak, bikoteak, aurrak, lagunak, maskotak...

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.