Euskal Argazkigintza Liga, Urrian Julen Juaristi-ren argazkia lehen postuan
Euskal Argazkigintza Liga duela hiru urte sortu zen, bazkideen eta Euskal Herriko Argazki Elkarteen Federazioaren arteko lotura bihurtzeko asmoz.
2022an, Azpeitiko Argazki Elkartea hirugarren geratu zen sailkapen orokorrean, gainera elkarteko argazkilari eta bazkide batzuk 12 onenen artean gelditu ziren. Aurten, oraingoz, bosgarren postuan dago elkartea, eta bi bazkide ditugu (Iñaki Etxenagusia eta Juan Mari Ibarzabal) lehen 10 sailkatuen artean.
Gainera, urrian, Julen Juaristiren 'Zuhaitzak' argazkiak lehen postua lortu du. Zorionak!
Hona hemen Julenen argazki irabazlea, argazkilarien/argazkien araberako sailkapena eta sailkapen orokorra.