Sagardo txapelketako argazkiak Pepe Gil argazki albumean
Sanagustin kulturgunean jarri den erakusketarekin batera, Pepe Gil-en argazki albumean ere Sagardo Txapelketako hainbat argazki igo dira.
Santio egunean ospatzen den Sagardoaren Eguna eta honen 50. urteurrena ospatuz, gaur Pepe Gil-ek txapelketa honetan urteetan zehar ateratako hainbat argazki igotzeko aprobetxatu dugu. Nahi duenak 'Sagardo eguna' izeneko albumean 100etik gora argazki ikusteko aukera du.