Alde zaharreko hainbat erakusleiho argazkiekin apaintzen
Bertanek eta udalak (Europako Batasunaren dirulaguntza bat baliatuta) alde zaharrean hutsik dauden hainbat saltokieren erakuslehioak ekarteko kideen hainbat argazki jartzen hasi dira.
Orain 11 urte udaletxea Erdikaleko lokal huts batzuetako erakuslehioetan argazki zaharrak jartzen hasi zen, iadanik urte hauetan argazki hoietako asko zaharkituta edo hondatuta zeuden eta aurten Bertan merkatariekin elkarlanean, alde zaharrean, hutsik dauden 17 lokaletako erakusleihoetan argazki berriak jartzen hasi da.
Argazkiekin gaur egungo Azpeitia erakutzi nahi dute, beti ere gure festak gai nagusi bezala harturik. Hori ahalik eta hobekien erakutzi nahirik argazkiak tematikoki banatu dituzte, kale bakoitzean gai edota festa bati loturiko argazkiak jarriz: inauteriak, sokamuturrak, etab. Elkarteko kideek utzitako argazkietan, argazkiarekin batera argazkilariaren izena eta gure logoa ikusi ahal izango dira.
Hauek dira argazkiak eskaini dituzten kideak: Jexus Artola, Javier Bastida, Alberto Beloki, Juan Carlos del Pozo, Juan Mari Ibarzabal, Angel Olabarria eta Iñigo Olarte.