Juan Mari Ibarzabalen argazki bat Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2025eko egutegian

Egutegi berria osatu behar zuten argazkiak aukeratzeko argazki lehiaketa Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Argazki Elkarteak antolatu zuten,  “Gipuzkoa 1000 urte” leloa izenpean. Irailaren 1etik 30era egin zen lehiaketan, 272 parte-hartzailek guztira 644 argazki aurkeztu zituzten, Gipuzkoako txoko eta leku ezberdinen esentzia harrapatuz.

20 argazkiren lehen hautaketa egin ondoren, epaimahaiak 13 finalista aukeratu zituen, bat azalerako eta urteko hilabete bakoitza irudikatzeko beste 12. Gure elkarteko kide dugun Juan Mari Ibarzabalen argazkia Iraila hilabetea irudikatzeko erabili da, bertan Astigarragako argazki bat ikus dezakegularik. Zorionak Juan Mari.

Hemen dugu egutegiko Iraileko argazkia eta aste honetan egin den egutegiaren aurkezpenean ateratako argazkia.

foru egutegia 2025 ibarzabal  foru egutegia 2025, argazkilariak

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.