Cesar Lera azpeitiko argazki elkartean

Atzo gurekin izan genuen Cesar Lera, argazkilarintzan izugarrizko eskarmentua duen gizona, bai produkzio arloan eta baina ere autore bezala kokaleku, produkzio eta salmenta arloan ere.

Gozamen bat da berari entzutea, eta bere 68 urteekin irrikaz beterik hitzegiten du, argazkilaritzaz gozatzen duela nabari da, sentimentuak transmititzen dituen argazki horretaz ari gara, gauzak senti arazten gaituen argazkia.

Hitzaldia 3 gai nagusitan banatuta egon zen:
1. Erreprodukzioa: honen helburua erreprodukzioak kalitate handian egiteko aukera kideen esku jartzea da. Beraz, elkarteko kideentzak prezio bereziak egongo dira. Argazkiak RGBn egon behar dira, 16bits-etan, eta nahi izan ezkero LZW motan konprimituta. Paper mota eta tamainuari buruz, Cesar berak gustora aholkatuko gaitu.

2. Egile-argazkiak: bere web orriaren bidez gure argazkiak erakutsi eta saltzeko aukera ematen digu.
3. Talde tailerrak: hainbat argazki elkarterekin batera tailerrak egiteko aukera azaltzen du, hau da, maila bateko jendea ekarri, eta elkarte ezberdinen artean kostu hori banatu, horrela probetxu bikoitza lortuz, alde batetik elkarte ezberdinen arteko loturak gehitu, eta bestetik prezio txiki baten bidez maila handiko tailerrak edukitzea.

Eskerrik asko hemendik Cesarri bere denbora eta ezagutza gurekin banatzeagatik.

aae-cesar-lera aae-cesar-lera

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.