AAE berriro Azoka Herritik ekitaldian
Aurreko urtean bezala, Azpeitiko Argazki Elkarteak, Azoka Herritik ekintzan parte hartuko du.
Aurten argazki estudio bat inprobisatuko dugu udaletxeko arkupetan. Herri guztiari irekia egongo da eta nahi duenak bertara gerturatzea izango du doainik argazki bat ateratzera. Argazkia korreo elektronikoz bidaliko da. Argazkilariak, Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak izango dira.
Estudioa larunbatean jarriko da martxan, arratsaldeko lauretatik, zortzirak arte.
Animatu denok, gerturatu larunbatean guregana eta aprobetxatu oroigarri eder bat edukitzeko, famili argazkiak, bikoteak, aurrak, lagunak, maskotak...