Izugarrizko arrakasta argazki estudioak
330 pertsona pasa ziren udaletxe azpian antolatu genuen argazki estudiotik egun horretako oroigarri bat jasotzera, argazkiak egin eta segundu batzutara beraien helbide elektronikoan jasotzen zituztelarik.
Era guztietako argazkiak egon ziren, familiarekin etorri zen jendea, bikoteak, lagun taldeak, beraien etxeko animaliarekin etorri zenik ere egon zen.
Azpeitiko Argazki Elkartetik eskarrik eman nahi dizkiegu bertara gerturatu eta Azoka Herritik 2014 jardunaldirako antolatu genuen ekitaldian parte hartu zuten jende guztiari.
Laister jardunaldiko bideo bat zabalduko dugu, bitartean hemen dituzue egun horretako argazki batzuk.