AAE aurten ere Azoka Herritik ekitaldian
2014ko esperientzia errepikatu nahiean aurten ere Azpeitiko Argazki Elkarteak argazki estudio bat montatuko dugu udaletxeko arkupetan. Herri guztiari irekia egongo da eta nahi duenak bertara gerturatzea izango du doainik argazki bat ateratzera. Argazkia korreo elektronikoz bidaliko da. Argazkilariak, Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak izango dira.
Estudioa, irailak 19, larunbatean jarriko da martxan, arratsaldeko lauterditatik aurrera.
Animatu denok, gerturatu larunbatean guregana eta aprobetxatu oroigarri eder bat edukitzeko, famili argazkiak, bikoteak, aurrak, lagunak, maskotak...
Honekin batera jakinarazten dizuegi aurreko urteko Azoka Herritik barruan atera ziren argazki batzurekin osaturiko erakusketa iadanik ikusgai dagoela Sanagustin Kulturgunean. Argazkiak irailean 29a arte egongo dira ikusgai.