Sanagustin Kulturgunean 12x12 barne lehiaketaren erakusketa
Atzo osteguna, ireki zen Sanagustin Kulturgunean elkarteko barne lehiaketari buruzko erakusketa.
Parte-hartzaileek hilero argazki bat aurkezten dute (urtearen hasieran aukeratzen diren 12 gaien arabera), eta hilaren bukaeran argazki guztiak elkarteko kideen artean baloratzen dira. Amaieran parte-hartzaile bakoitzak bere argazkia nola eginda dagoen azaltzen du eta bertakoen galderak erantzun.
Oraingo honetan Sanagustinera gerturatzen den guztiak 2017ko lehen sei hilabeteetako argazki onenak ikusi ahal izango dituzte. Argazkiak, Iñaki Aranburu, Gorka Arregi, Alberto Beloki, Mikel Cagigal, Iñaki Etxenagusia, Juan Mari Ibartzabal, Angel Olabarria, Iñigo Olarte eta Erkaitz Regillaga-renak dira.
Erakusketa ekainak 29 arte egongo da ikusgai.
