2018ko Zezenketari buruzko argazki erakusketa irekita

Urtero moduan, aurten ere prestatu dugu Azpeitiko Udala eta Azpeitiko Argazki Elkartearen elkarlanarekin antolatzen den zezenketari buruzko argazki erakusketa. Gaurtik aurrera Foru Pasealekuko erakusketa aretora gerturatzen den guztiak zezenketa eta errekortadore egunetako hainbat argazki ikusi ahal izango ditu.
Erakusketa, abuztuak 1 arte egongo da ikusgai.
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00 - 20:00
Asteburu eta jai egunetan: 12:00 - 14:00
