Sanagustin Kulturgunean 2017ko 12x12 barne lehiaketaren 2. erakusketa
Atzo asteartez ireki zen Sanagustin Kulturgunean elkarteko barne lehiaketari buruzko erakusketa.
Barne lehiaketa honetan parte-hartzaileek hilero argazki bat aurkezten dute (urtearen hasieran aukeratzen diren 12 gaien arabera), eta hilaren bukaeran argazki guztiak elkarteko kideen artean baloratzen dira. Amaieran parte-hartzaile bakoitzak bere argazkia nola eginda dagoen azaltzen du eta bertakoen galderak erantzun.
Oraingo honetan Sanagustinera gerturatzen den guztiak 2017ko azken sei hilabeteetako argazki onenak ikusi ahal izango dituzte. Argazkiak Gorka Arregi, Javier Bastida, Alberto Beloki, Mikel Cagigal, Iñaki Etxenagusia, Valen García, Juan Mari Ibartzabal eta Iñigo Olarte-renak dira.
Erakusketa irailak 19 arte egongo da ikusgai.