Gipuzkoa XLV. Nazioarteko Trofeo Erakusketa
Urtero bezala, iraileko egun hauetan Gipuzkoa XLV Nazioarteko Trofeoko argazki bilduma Azpeitian dugu, ain zuzen, Foru Pasealekuko aretoan, aste honetatik, 2018ko irailaren 30arte.
Trofeo Gipuzkoa argazki lehiaketa 1948 urtean antolatu zen aurreneko aldiz. Urteetan gorabeherak izan ondoren, 1972an hartu zuen gaur egungo egitura.
Aurtengo lehiaketa honetan mundu guztiko 46 herrialdetako 400 argazkilarik hartu dute parte. Guztira 4312 argazki aurkeztu direlarik.
Oraingoan, Danny Yen Sin Wong Malasiarrak aurkeztutako “Bras Copper” argazkia izan da garailea.
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00 - 20:00
Asteburu eta jai egunetan: 12:00 - 14:00