Sanagustin Kulturgunean 2018ko 12x12 barne lehiaketaren 1. erakusketa
Asteazken honetan ireki zen Sanagustin Kulturgunean elkarteko barne lehiaketari buruzko erakusketa.
Barne lehiaketa honetan parte-hartzaileek hilero argazki bat aurkezten dute (urtearen hasieran aukeratzen diren 12 gaien arabera), eta hilaren bukaeran argazki guztiak elkarteko kideen artean baloratzen dira. Amaieran parte-hartzaile bakoitzak bere argazkia nola eginda dagoen azaltzen du eta bertakoen galderak erantzun.
Oraingo honetan Sanagustinera gerturatzen den guztiak 2018ko lehen bost hilabeteetako argazkiak ikusi ahal izango dituzte. Hauek ditugu argazkilariak: Iñaki Etxenagusia, Valen García, Iñigo Olarte, Juan Mari Ibarzabal, Mikel Cagigal, Iñaki Aranburu, Gorka Arregi, Juan Carlos del Pozo eta Alberto Beloki.
Erakusketa uztailak 1 arte egongo da ikusgai.