Argizaiola 2018 argazki erakusketa prest

Gaur, uztailak 2, irekiko da Argizaiola 2018 lehiaketako argazki erakusketa, aurten berriro Betharretako aretoan.

Argizaiola, Euskal Herriko argazki federakuntzak antolatzen duen leihaketa bat da, argazkilari askoren esanetan "lehiaketen artean txapelduna", bertara argazki bat aurkezteko antolakuntzatik gonbidapen bat jaso behar bait duzu.

Gonbidapen hau Euskadi, Naparroa eta Iparraldeko argazkilariek soilik jasotzen dute, beti ere lehenik aurreko urtean zehar federakuntza barneko elkarte ezberdinek antolaturiko leihaketaren bat irabazi beharra dagoelarik. Aurtengo Argizaiola saria Gastezko Oskar Manso argazkilariak irabazi du, "La búsqueda" izeneko bere argazkiarekin.

Erakusketa uztailak 14 arte egongo da irekita. Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00tik 20:00 arte
Astebukaera eta jaiegunetan: 12:00tik 14:00 arte

argizaiola erakusketa 2019

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.