Gipuzkoa XLVI. Nazioarteko Trofeo Erakusketa
Urtero bezala, iraileko egun hauetan Gipuzkoa XLVI. Nazioarteko Trofeoko argazki bilduma Azpeitian dugu, ain zuzen, Betharran aretoan, bihar laraunbata, Irailak 14tik, 29ra.
Trofeo Gipuzkoa argazki lehiaketa 1948 urtean antolatu zen aurreneko aldiz. Urteetan gorabeherak izan ondoren, 1972an hartu zuen gaur egungo egitura.
Aurtengo lehiaketa honetan mundu guztiko 30 herrialdetako 303 argazkilarik hartu dute parte. Guztira 2789 argazki aurkeztu direlarik.
Oraingoan, -Jordi Ventura Carbó kataluinarra-k aurkeztutako “Vanarasi” argazkia izan da garailea.
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00 - 20:00
Asteburu eta jai egunetan: 12:00 - 14:00