Sanagustin Kulturgunean 2018ko 12x12 barne lehiaketaren 2. erakusketa

12x12 erakuskta 2018Atzo, astelehena, ireki zen Sanagustin Kulturgunean elkarteko barne lehiaketari buruzko erakusketa.

Barne lehiaketa honetan parte-hartzaileek hilero argazki bat aurkezten dute (urtearen hasieran aukeratzen diren 12 gaien arabera), eta hilaren bukaeran argazki guztiak elkarteko kideen artean baloratzen dira. Amaieran parte-hartzaile bakoitzak bere argazkia nola eginda dagoen azaltzen du eta bertakoen galderak erantzun.

Oraingo honetan Sanagustinera gerturatzen den guztiak 2018ko azken sei hilabeteetako argazkiak ikusi ahal izango dituzte. Hauek ditugu argazkilariak: Iñaki Aranburu, Gorka Arregi, Javier Bastida, Alberto Beloki, Mikel Cagigal, Iñaki Etxenagusia, Iñigo Olarte, Erkaitz Regillaga.

Erakusketa urriak 21 arte egongo da ikusgai.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.