Pepe Gil artxiboa eta berinterpretazioari buruzko erakusketak martxan

Martxan dugu Argazki Astea eta ekintza honen barruan 3 erakusketa jarri ditu martxan. Lehen biak Pepe Gil argazkilariaren artxiboko irudiekin osaturiko erakusketak ditugu, bat Foru Ibilbideko aretoan eta bestea Sanagustin Kulturgunean. Irudi hauetan Azpeitiko jendea eta batipat herriak urte hauetan egin duen aldaketa nabaria ikusi ahal izango da.

Hirugarren erakusketa, herriko hainbat saltokietan banatuta dago. Saltoki hauetan 2017 urtean elkarteko hainbat kidek "Berinterpretazio" gaia kontuan izanik eginiko hainbat lan edo argazki ikusi ahal izango dira.

Hemendik gure eskerrak eman nahi dizkiogu argazki hauek beraien saltokietan erakusteko baimena eman diguten guztiei.

Bustizuriko Errebal kalean: Nerea eskulanak, Villegas arraindegia eta Zabala harategia. Plaza nagusian Frida arropa denda. Enparan kalean Ederti dekorazio denda. Elizkalen Lopene harategia. Erdikalen Agirre opari denda, Biur arropa denda, Josu optika, Azurmendi arropa denda eta eta Jostaldi kirol dendan.

pepe gil erakusketapepe gil erakusketa sanagustinberinterpretazioa erakusketa

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.