Javier Ruiz de Larrinaga-ren argazkiak Sanagustin Kulturgunean

Elkarteko kide dugun Javier Ruiz de Larrinagak argazki erakusteka du Sanagustin kulturgunean. Azken urte hauetan, herriko afizionatu mailan ibiltzen diren hainbat pilotariei ateratako argazkiak ditu ikusgai hain zuzen.

Beraren hitzak erabiliz argazki hauetan pilotariak dira irudietako protaonistak, pilotan erabiltzen diren gazte horiei omenaldi moduko bat egiteko asmoz hasi zen argazki hauek ateratzen. Hasiera batean Frontoi Txikian, baina hango argazkiak ez zituen oso gustoko, eta Izarraitzpen jokatzen hasi zirenean, aukera hori aprobetxatzea erabaki zuen. Bi-hiru urte hauetan milaka argazki atera ondoren, zailena erakusta honetarako behar zituen 27 argazkiak aukeratzea izan dela dio.

Erakusketa astelehenan jarri zen martxan eta urtarrilaren 20ra bitartean egongo da.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.