Gipuzkoa XLVIII. Nazioarteko Trofeo Erakusketa
Gipuzkoa XLVIII. Nazioarteko Trofeoko argazki bilduma Azpeitian dugu, oraingo honetan Foru Pasealekuko aretoan, gaurtik hasi eta Abenduak 5 arte.
Trofeo Gipuzkoa argazki lehiaketa 1948 urtean antolatu zen aurreneko aldiz. Urteetan gorabeherak izan ondoren, 1972an hartu zuen gaur egungo egitura.
Oraingoan, Francisco javier Coca Ávila-k aurkeztutako “Mi tierra” argazkia izan da garailea.
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00 - 20:00
Asteburu eta jai egunetan: 12:00 - 14:00