"Gure inguruko hegaztiak", Juan Mari Ibarzabalen argazki erakusketa

Juan Mari Ibarzabal, gure Azpeitiko Argazki Elkarteko lagun eta kideak 45 hegazti ezberdinen irudiak erakutsiko dizkigu.

hegaztiak ibarzabal

 

Argazkiak Gipuzkoan eta Nafarroan ateratakoak dira, basoetan eta lorategietan, kamuflaje-sareetatik, hideetatik edo hegaztien behatokietatik egindako argazkiak ain zuzen.

Argazki erakusketa Betharrango erakusketa aretoan izango da. Apirilaren 6tik, 18ra. Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 18:00etatik 20:00tara
Larunbatak eta igandeak: 12:00etatik, 14:00etara

Oharra: Erakusketan ikusi ahal izango diren hegazti motan zerrenda albiste honetan ikus dezakezuen kartel edo irudian duzue. Egin klik xaguarekin irudi gainean kartela handiago ikusteko.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.