Erakusketa ikusteko azken eguna
Gaur, irailak 30, Betharram erakusketan, argazkilaritzako XLI Trofeo Gipuzkoa 2013 lehiaketako argazkiak ikusteko azken eguna dugu.
Aurtengo lehiaketara 44 nazionalitate ezberdineko, 435 autorek beraien 4.299 lan aurkeztu zituzten, kantitate haundiaz aparte, kalitate handiko lanak, honek lehiaketa honek urtez urtez hartzen ari dan garrantzia erakusten duelarik.
2013ko Trofeo Gipuzkoa lehiaketako irabazlea, Ione Saizar Macazaga zarauztarra izan zen, "Por favor, llévese el equipaje" argazkiarekin.
Betharram-eko erakusketa 4 sailetan banatutako 45 argazkik osatzen dute: 12 koloretan, 13 zuri/beltzean, 12 esperimentalak eta beste 8 lan argazkilari onenarenak.
Erakusketa hau zuen gustokoa izan delakoan, azken egun hau ere lan eder hau ikustera joateko gonbidapena luzatzen dizuegu hemendik.