Sanagustin Kulturgunean barne lehiaketaren 2. erakusketa
Atzo arratsaldean ireki zen Sanagustin Kulturgunean elkarteko barne saioari buruzko 2. erakusketa.
Parte-hartzaileek hilero argazki bat aurkezten dute (urtearen hasieran aukeratzen diren 12 gaien arabera), eta hilaren bukaeran argazki guztiak elkarteko kideen artean baloratzen dira. Amaieran parte-hartzaile bakoitzak bere argazkia nola eginda dagoen azaltzen du eta bertakoen galderak erantzun.
Kasu honetan Sanagustinera gerturatzen den guztiak 2014ko azken sei hilabeteetako argazki onenak ikusi ahal izango dituzte. Erakusketa urriak 13arte egongo da ikusgai.