Argizaiola 2015 argazki erakusketa
Larunbat honetan, apirilak 9 ireki da Argizaiola leihaketako argazki erakusketa Betharram aretoan. Euskal Herriko argazki federakuntzak antolatzen duen leihaketa bat da, argazkilari askoren esanetan "lehiaketen artean txapelduna", bertara argazki bat aurkezteko lehenik aurreko urtean zehar elkarte ezberdinek antolatutako leihaketaren bat irabazi beharra bait dago.
Erakusketa honetan, leihaketara aurkezturiko 26 argazkilari ezberdinen argazkiak ikusi ahal dira. Erakusketa apirilak 21a arte egongo da martxan.