Tuba Jaialdiari buruzko argazki erakusketa Sanagustin Kulturgunean
Atzo ireki zen "TubaJaialdia" erakusketa Sanagustin Kulturgunean. Bertan agertzen diren argazkiek, Azpeitian iadanik sendo finkatua dagoen jaialdi honi buruzko hainbat momentu erakusten dute (2010-2015 urte bitartekoak). Ikus daitezkeen 31 argazkietatik gehienak Alaitz Ruiz-ek ateratakoak dira, baina Alberto Belokiren batzuk ere badira bertan, biak gure elkarteko kideak. Musika eta argazkiak atsegin badituzue ziur argazki hauek ere gustoko izango dituzuela.
Erakusketa Urriak 10 arte egongo da martxan.
Hemen ditugu goian aipaturiko Alberto Beloki eta Alaitz Ruiz, Agustin Jimenez-ekin. Argazkiak: TubaJaialdia


