Likidoak, Juan Mari Ibarzabalen argazki erakusketa
Juan Mari Ibarzabal, gure Azpeitiko Argazki Elkarteko lagun eta kideak likidoari buruzko argazki erakusketa bat antolatu du.
Bertan ur edalontzi batetan edo ur tanta xinple batzutan ikus daitezkeen irudiak ikus ahal izango ditugu, batipat likidoak leherketa mota ezberdinen aurrean duten jokaera azalduz.
Eta zer hobeto hau guztia azaltzeko Juan Mari beraren hitzak baino:
Likidoek beraiengan eragitean sortzen zituzten forma berezi eta xelebreak ikusteak, sortu zuen kurisiositatea nere barnean. Kuriositate horrek bultzatu ninduen bitxikeri horiei argazkiak egitera.
Argazki erakusketa Betharram Erakusketa aretoan izango da. Urriaren 15etik, Urriak 30era. Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00atatik 20:00tara
Larunbatak eta igandeak: 12:00tatik, 14:00tara
Hemen duzue erakusketan ikusi ahal izango den adibide txiki bat.