Sanagustin Kulturgunean barne lehiaketaren 2. erakusketa

barne lehiaketa 2016Azaroak 11, ostirala, ireki zen Sanagustin Kulturgunean elkarteko barne saioari buruzko aurtengo 2. erakusketa.

Parte-hartzaileek hilero argazki bat aurkezten dute (urtearen hasieran aukeratzen diren 12 gaien arabera), eta hilaren bukaeran argazki guztiak elkarteko kideen artean baloratzen dira. Amaieran parte-hartzaile bakoitzak bere argazkia nola eginda dagoen azaltzen du eta bertakoen galderak erantzun.

Oraingo honetan Sanagustinera gerturatzen den guztiak 2015eko azken sei hilabeteetako argazki onenak ikusi ahal izango dituzte. Erakusketa abenduak 1arte egongo da ikusgai.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.