Sanagustin Kulturgunean 12x12 barne lehiaketaren erakusketa

argazki erakusketa sanagustinAtzo asteartea, ireki zen Sanagustin Kulturgunean elkarteko barne lehiaketari buruzko erakusketa.

Parte-hartzaileek hilero argazki bat aurkezten dute (urtearen hasieran aukeratzen diren 12 gaien arabera), eta hilaren bukaeran argazki guztiak elkarteko kideen artean baloratzen dira. Amaieran parte-hartzaile bakoitzak bere argazkia nola eginda dagoen azaltzen du eta bertakoen galderak erantzun.

Oraingo honetan Sanagustinera gerturatzen den guztiak 2016eko lehen sei hilabeteetako argazki onenak ikusi ahal izango dituzte. Erakusketa ekainak 27 arte egongo da ikusgai.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.