Berinterpretazio proiektuko argazki erakusketa

Gaur irekiko da "Berinterpretazio" barne proiektuko argazki erakusketa Foru Pasealekuko lokalean (pasabidean).

Proiektu honetan, parte hartzaile bakoitzak lan artistiko bat aukeratu behar izan zuen (eskultura, margolana, arkitektura lana, disko bateko azala, zineko kartela edota argazki ezagun bat) eta bertan oinarrituz bere  berinterpretazio lana egin behar izan zuen, berau noski argazki batekin egin behar izan zelarik.

Ikusi ahal diren berinterpretazio argazki proiektuen artean Ameriketako Rushmore mendiko presidenteen buruak, Beatles abeslarien Abbey Road diskaren portada e.a. ditugu.

Lanak honako argazkiarienak ditugu: Iñaki Aranburu, Gorka Arregi, Jexux Artola, Oscar Baile, Alberto Beloki, Mikel Cagigal, Iñaki Etxenagusia, Valen García, Juan Mari Ibarzabal, Iñigo Olarte eta Erkaitz Regillaga.

Argazki erakusketa uztailak 16 arte egongo da zabalik.

proiektu argazki erakusketa 01

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.