Sanagustin Kulturgunean 12x12 barne lehiaketaren 2. erakusketa
Atzo asteartea ireki zen Sanagustin Kulturgunean elkarteko barne lehiaketari buruzko erakusketa.
Parte-hartzaileek hilero argazki bat aurkezten dute (urtearen hasieran aukeratzen diren 12 gaien arabera), eta hilaren bukaeran argazki guztiak elkarteko kideen artean baloratzen dira. Amaieran parte-hartzaile bakoitzak bere argazkia nola eginda dagoen azaltzen du eta bertakoen galderak erantzun.
Oraingo honetan Sanagustinera gerturatzen den guztiak 2016eko azken sei hilabeteetako argazki onenak ikusi ahal izango dituzte. Erakusketa irailak 19arte egongo da ikusgai. Hauek ditugu argazkilariak: Iñaki Aranburu, Gorka Arregi, Alberto Beloki, Mikel Cagigal, Iñaki Etxenagusia, Valen García, Juan Mari Ibarzabal eta Iñigo Olarte.