Sokamuturra 2019 argazkia lehiaketa, Imanol Elias saria
Aurtengo kaldereroak ere izan ditugu herriko kaleetan eta honek karnabal jaiak ere ia gainean ditugula esan nahi du, eta jai hauekin batera gure Sokamuturra eta Inauteri giro inguruko argazki lehiaketa ere badator.
Urteroko moduan, inauteri jaietako egun hauetan ospatzen diren helduen sokamuturrean atera behar izango dira lehiaketako argazkiak, oraingoan Martxoak 3, 4 eta 5 egunetan izango direlarik.
Sokamuturreko argazkiak txuri beltzean izan beharko dira eta ez da onartuko argazki muntaiarik. Egile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu, baina gehienez sari batetarako hautatua izan daitekelarik (sari 'berezia' kontuan izan gabe).
Sari berezia, Iñaki Joaristi "Altzarte" izenekoa, inauterietako jai giroari buruzko Koloretako argazki onenari emango zaio. Sari honetarako, partaide bakoitzak bi argazki aurkeztu ahal izango dituelarik.
Argazkien tamaina 20x30 zm-koa izan beharko da, eta argazki bakoitzaren atzekaldean argazkiaren titulua, argazkilariaren izen abizenak, helbidea eta kontaktu telefono bat jarri beharko dira. Argazki guztiak, CD batean jpg formatuan aurkeztu beharko direlarik.
Aurreko urtean bezala lehiaketatik kanporatuak izango dira argazkiak aurkezterakoan, bi formatuetan aurkezten ez dituzten lehiakideak.
Lanak aurkezteko epea 2019ko Martxoak 14, osteguna, 22:00etan amaituko da (egun horretan argazkiak elkartean egon beharko dira).
Nahi duenak hemen ditu jeisteko 2019ko sokamuturreko argazki lehiaketako oinarriak.
OHARRA: sokamutur lehiaketaren XL edizioa dela eta aurtengo lehiaketaren barruan 'Imanol Elias' sari berezia egongo da. Sari hau bilduma onenarentzat izango delarik.