Sokamuturra 2019 argazki lehiaketaren sari banaketa eta erakusketa
Larunbat eguerdian, Betharretako erakusketa aretoan, Sokamuturra 'Imanol Elias' 2019 argazki lehiaketako eta 'Iñaki Joaristi -Altzarte' karnabal giroko sari banaketa izan genuen.
Oraingoan gainera, XL. urteurrena betetzen zenean, sari banaketa berezia izan genuen, ohikoa baino sari gehiago banatu bait ziren. Aurreko albistean jakinerazi genuen bezala aurtengo irabazlea Alberto Beloki izan dugu, "Azpitik pasatu bai" argazkiarekin (saridunen argazkiak gure web orrian dituzue ikusgai). Berarentzat izan zen baita ere 'Iñaki Joaristi -Altzarte' karnabal giroko saria, garaikura ohitura jarraituz, Miren Madrazo, bere alargunak eman ziolarik.
Saridunei lehiaketako beraien garaikurrak banatu ondoren, aurtengo Imanol Elias sari berezia-ren garaikurra eman zen (bilduma onenari), ain zuzen Alberto Beloki-ri, honekin hirugarren saria jaso zuelarik. Saria, Imanol-en alargunak, Ixiar Oiarzabalek eman zion, lehenik honek idatzitzako gutun bat irakurri zuelarik Izaskun Zeziaga, elkarteko kide eta ekitaldiko aurkezleak. Sokamuturra lehiaketari loturiko sariez aparte beste bi sari ere egon ziren, batetik Ixiar Oiarzabal berak jaso duena eta bestea Mikel Ibarzabal, Festa batzordeburu izateari utziko dionak jaso duena. Azken honek, elkarteko lehendakaria den Juan Mari Ibarzabal-en eskutik oroigarri berezi bat jaso du. Garaikur hau, Azpeitiko harmarria irudikatzen duen zubiko barandaren oroigarri bat da. Udaberriko Argazki Rallyko irabazleek jaso ohi dute, baina aitortza bereziak egiteko ere erabili ohi da elkartean, orain arte beste bi pertsonek jaso dutelarik.
Iadanik ohitura den bezala, sarien ondoren, Imanol eta Iñaki gogoratuz bere alargunei bi lore sorta banatu dira. Sari banaketarekin batera, lehiaketako erakusketa era irekita eman da. Lehiaketara guztira 123 argazki aurkeztu ziren baina leku faltagatik argazki hoietatik 102 egongo dira ikusgai.
Argazki erakusketa apirilaren 14 arte egongo da zabalik. Gogoratu erakusketara gerturatzen zareten guztiok zuen gustoko argazkia bozkatu ahal izango duzutela.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:00tik 20:00ra, astebukaeratan 12:00etatik, 14:00etara.