Santo Tomas 2019, barne argazki lehiaketa

Santo Tomas jaiak ere gainean ditugu, eta beraiekin batera jai hauekin loturik dagoen Santo Tomas barne Argazki Lehiaketa, hau da, elkarteko kideentzat antolatzen dugun argazki lehiaketa, bertan Azpeitiko Argazki Elkarte-ko bazkideek parte hartu ahal izango dugularik.

Lehiaketan aurkeztu beharreko argazkiak, egun horretan, abenduak 21, Santo Tomas jaietako ferian eginak izan beharko dira: txorixo dastaketak, Herri kirol, bertso eta musika emanaldiak, baserritar giroa, etab., hau da egunarekin lotura duen edozer gai klikatu daiteke.

Aukeratutako bilduma, 5 argazkiz osaturikoa, digitalean (tamaina eta kalitate handienean, 250ppp RGB) 2020ko urtarrilak 2a baino lehen, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.helbidera bidali beharko da.

Puntuatzeko garaian argazkien balio artístiko, tekniko, originaltasuna... baloratuko dira.

Saridunek hiru sari "gogo gozoak" jasoko dituzte.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.