Juan Mari Ibarzabal, Santo Tomas 2019 barne lehiaketako irabazle

Juan Mari Ibarzabalek irabazi du 2019ko Santo Tomas-etako barne argazki lehiaketa. Oraingoan ez zegoen gai-rik jarrita baina hori bai argazkiak Santo Tomas jaietako ferian eginak izan beharko zuten eta egun horrekin lotura izan behar zuten: txorixo dastaketak, Herri kirola, bertso eta musika emanaldiak, baserritar giroa, etab.

Aurreko astean elkartu zen epaimahai puntuatzailea (Angel Rodriguez, Jabier Beristain eta Iñaki Etxenagusia) eta lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren, bilduma onena Juan Mari Ibarzabal-ena zela erabaki zuen. Bigarren lekua Alberto Beloki-rentzako izan da eta hirugarren Iñaki Aranburu gelditu da. Zorionak hiruroi.

Hemen duzue irabazlearen bilduma.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.