Adiel Zabala, Sokamuturra 2020 argazki lehiaketako irabazle

adiel zabala

Atzo astelehena, martxoak 9an, epaimahi puntuatzailea (Juan Joxe Agirre, Iñigo Olarte eta Enekoitz Esnaola) bildurik eta Iñauterietan ospatutako Sokamuturra argazki lehiaketan parte hartu zuten 22 argazkilariek bidalitako argazki guztiak ikusi eta baloratu ondoren honako erabakia hartu zuten:

1. saria:  Adiel Zabala

2. saria:  Angel Olabarria

3. saria:  Roman Azkue

4. saria: Karlos Iriarte

5. saria: Jexus Artola

Iñaki Joaristi "Altzarte" saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onena:

J. Antonio Unzurrunzaga, Bergarakoarentzat izan da.

Zorionak saritu guztioi.

Urtero bezala argazki lehiaketara aurkeztutako argazkiekin erakusketa bat prestatzen ari gara, aurten gainera Betharram aretoan izango gara berriro. Sari banaketa erakusketa areto berean egingo da, larunbat honetan, martxoak 14, eguerdiko 13:00ean. Guztiok zaudete bertara gonbidatuta.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.