2020ko Sokamuturreko argazki erakusketa eta sari banaketa prest

sokamuturra erakusketa 2020 01

Martxoan bertan behera gelditu zen Sokamutur sari banaketa eta argazki erakusketa Uztailak 18, larunbat honetan egingo dira.

Bihar eguerdiko 12etan, Betharretako erakusketa aretoan, Sokamuturra 'Imanol Elias' 2020 argazki lehiaketako eta 'Iñaki Joaristi -Altzarte' karnabal giroko sari banaketa izango dugu. Hauek izan genituen irabazleak:

1. saria:  Adiel Zabala
2. saria:  Angel Olabarria
3. saria:  Roman Azkue
4. saria: Karlos Iriarte
5. saria: Jexus Artola

Iñaki Joaristi "Altzarte" saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onena J. Antonio Unzurrunzaga, Bergarakoarentzat izan zen.

Sari banaketarekin batera, argazki lehiaketan parte hartu zuten argazkien erakusketa irekita emango da. Erakusketa abuztuak 2 arte egongo da ikusgai. Gogoratu erakusketara gerturatzen zareten guztiok zuen gustoko argazkia bozkatu ahal izango duzutela.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:00tik 20:00ra, astebukaeratan 12:00etatik, 14:00etara.

 

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.