Juan Joxe Agirreren omenezko "ZUHAITZA" lehiaketara argazkiak bidaltzeko epea itxi da.

Lehiaketan 171 argazkilarik parte hartu dute, guztira 489 argazki aurkeztu direlarik.
Puntuazioez arduratuko den epaimahaia izendatuta dago, berau Azpeitiko Argazki Elkartetik kanpo dauden 3 kontrastatutako argazkilarik osatuko dutelarik.

Hemendik aurrera, 2 edo 3 puntuaketa saio egingo dira, hurrenez hurren, argazkiak kanporatzen joateko, azkenan 40 geratu arte.
Ondoren 40 argazki horiek inprimatu egingo dira, eta covid 19aren pandemiak uzten badigu, epaimahaiaren azken bozketa horrela aurrez aurrekoa izango da, argazkiak paperean ikusiz aztertuko dituztelarik.
Hortik aterako dira argazki irabazleak.

40 argazki finalista hoiekin erakusketa bat egingo da. Inaugurazio egunean sari banaketa egingo delarik.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.