Zuhaitza, Juan Joxe Agirreren oroimenezko lehiaketaren sari banaketa

Gaur astelehen eguerdian izan da Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Lagun Onak Mendi Bazkuna-ren artean antolaturiko Zuhaitza, Juan Joxe Agirreren oroimenezko argazki lehiaketaren sari banaketa Beharraneko aretoan.

Orain egun batzuk jakinarazi bezala, José Antonio Fernandez bilbotarra izan dugu irabazlea. Bigarren saria, elkarteko kide dugun Iñaki Aranburu-rentzat izan da eta hirugarren postua aldiz Carlos Mediavilla urretxuarra-rentzat izan zen. Laugarren saria, hiru sari nagusietatik kanpo gelditu den lehen azpeitiarrarena, elkarteko kidea dugun Julen Juaristirentzat izan da.

Antolatzaile eta saridunez gain, bertan izan dira Agirreren senitartekoak eta Nagore Alkorta, Azpeitiko alkatea. 

Sari banaketarekin batera irekitzat eman da Zuhaitza lehiaketaren erakusketa. Bertan, saritutako argazkiekin batera, azken 45 argazkiak ere ikusgai izango dira. Urtarrilaren 10a arte egongo da ikusgai.

Erakusketako ordutegia:

Astelehenik, ostiralera -  18:00etatik 20:00etara
Asteburu eta jai-egunetan, 12:00etatik 14:00etara

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.