Santi Elias, Sokamuturra 2022 argazki lehiaketako irabazlea
Atzo astelehena, martxoak 14ean, epaimahi puntuatzailea (Juan Mari Amenabar, Borja Eizagirre, Enekoitz Esnaola eta Iñigo Korta) bildurik eta Iñauterietan ospatutako Sokamuturra argazki lehiaketan parte hartu zuten 25 argazkilariek bidalitako 139 argazkiak ikusi eta baloratu ondoren honako erabakia hartu zuten:
1. saria: Santi Elias, "Orkatz" argazkiarekin
2. saria: Roman Azkue, "Aldapan gora" argazkiarekin
3. saria: Angel Olabarria, "Soka dantzan" argazkariarekin
4. saria: Alberto Beloki, "Ordurarte lasai" argazkiarekin
5. saria: Igor Froilan, "Ez nauk harrapauko" argazkiarekin
Iñaki Joaristi "Altzarte" saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onena:
Alberto Belokiren "Zeruan bezala" argazkiarentzat izan da.
Zorionak saritu guztioi.
Urtero bezala argazki lehiaketara aurkeztutako argazkiekin erakusketa bat prestatzen ari gara, aurten gainera Betharram aretoan izango gara berriro. Sari banaketa erakusketa areto berean egingo da, larunbat honetan, martxoak 19, eguerdiko 13:00ean. Guztiok zaudete bertara gonbidatuta.