Sokamuturra argazki lehiaketako sari banaketa eta erakusketa

Larunbat eguerdian, Betharretako erakusketa aretoan izan genuen Sokamuturra 'Imanol Elias' 2022 argazki lehiaketako eta 'Iñaki Joaristi -Altzarte' karnabal giroko sari banaketa.

Aurreko albistean jakinerazi genuen bezala aurtengo irabazlea Santi Elias izan dugu, "Orkatz" argazkiarekin. Gainerako saridunak hauek izan dira: bigarren Roman Azkuek, "Aldapan gora" argazkiarekin; hirugarren Angel Olabarria, "Soka dantzan" argazkiarekin; laugarren Alberto Beloki, "Ordurarte lasai" argazkiarekin, eta bosgarren Igor Froilan, "Ez nauk harrapauko" argazkiarekin. Inauterietako jai giroari buruzko argazki onenaren Iñaki Joaristi Altzarte saria, Alberto Belokirek lortu du, "Zeruan bezala" argazkiarekin.

Iadanik ohitura den bezala, sarien ondoren, Imanol eta Iñaki gogoratuz bere alargunei bi lore sorta banatu dira. Sari banaketarekin batera, lehiaketako erakusketa era irekita eman da.

Argazki erakusketa apirilak 9ra arte egongo da zabalik. Gogoratu erakusketara gerturatzen zareten guztiok zuen gustoko argazkia bozkatu ahal izango duzutela.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:00tik 20:00ra, astebukaeratan 12:00etatik, 14:00etara.

Hemen dituzue sari banaketako argazkiak:

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.