Sokamuturra 2023 argazki lehiaketa, Imanol Elias saria

sokamuturra alberto beloki Karnabal jaiak gainean ditugu eta jai hoiekin batera gure Sokamuturra eta Inauteri giro inguruko argazki lehiaketa ere badator.

Sokamutur lehiaketari dagokionez, inauteri jaietako egun hauetan ospatzen diren helduen sokamuturrean atera behar izango dira lehiaketako argazkiak, oraingoan otsailak 19, 20 eta 21 egunetan izango direlarik.

Sokamuturreko argazki hauek txuri beltzean izan beharko dira eta ez da onartuko argazki muntaiarik. Egile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu, baina gehienez sari batetarako bakarrik hautatua izan daiteke  (sari 'berezia' kontuan izan gabe). Nahi duen pertsona orok parte har dezake argazki lehiaketa honetan.

Sari berezia, Iñaki Joaristi "Altzarte" izenekoa, inauterietako jai giroari buruzko Koloretako argazki onenari emango zaio. Sari honetarako, partaide bakoitzak bi argazki aurkeztu ahal izango dituelarik.

Argazkien tamaina 20x30 zm-koa izan beharko da, eta argazki bakoitzaren atzekaldean argazkiaren titulua, argazkilariaren izen abizenak, helbidea eta kontaktu telefono bat jarri beharko dira. Argazki guztiak, CD batean jpg formatuan aurkeztu beharko direlarik.

Aurreko urteetan egin den bezala, lehiaketatik kanporatuak izango dira argazkiak aurkezterakoan, bi formatuetan aurkezten ez dituzten lehiakideak.

Lanak aurkezteko epea 2023ko martxoak 2, osteguna, 22:00etan amaituko da (egun horretan argazkiak elkartean egon beharko dira).

Nahi duenak hemen ditu jeisteko 2023ko sokamuturreko argazki lehiaketako oinarriak.

2023ko martxoaren 18an, larunbata, eguerdiko ordu-batean, erakusketa irekitzearekin batera, sari banaketa egingo da.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.