Sokamuturra argazki lehiaketa, sari banaketa eta erakusketa
Gaur eguerdian izan da Betharretako erakusketa aretoan Sokamuturra 'Imanol Elias' 2023 argazki lehiaketako eta 'Iñaki Joaristi -Altzarte' karnabal giroko sari banaketa.
Aurreko albistean jakinerazi genuen bezala aurtengo irabazlea Ander Uria izan dugu, 'Azpeitiko arriskua' argazkiarekin. Bigarren saria Angel Olabarriak eskuratu du 'Nundik pasau behar diat' argazkiarekin, hirugarren Iñaki Etxenagusia izan da 'Rekortie' argazkiarekin, laugarren Juan Mari Ibarzabal 'Dotore' argazkiarekin eta bosgarren Iñigo Olarte 'Hanka jokue' argazkiarekin. Inauteri giroko argazki onenaren Altzarte saria, Juan Carlos del Pozok eskuratu du 'Denak gustora' argazkiarekin. Zorionak guztie.
Iadanik ohitura den bezala, sarien ondoren, Imanol eta Iñaki gogoratuz bere alargunei bi lore sorta banatu dira. Sari banaketarekin batera, lehiaketako erakusketa irekita eman da.
Aurtengo agazki lehiaketan 21 lagunek parte hartu dute (19 gizonezko eta 2 emakumezkoak), 126 argazki aurkeztu zirelarik lehiaketara (97 argazki zuri-beltzean Sokamuturra lehiaketara eta 29 koloretan, karnabal giroko lehiaketara). Gaurtik aurrera, argazki guzti hauek dituzue ikusgai Betharrameko aretoan.
Argazki erakusketa apirilak 16ra arte egongo da zabalik.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:00tik 20:00ra, astebukaeratan 12:00etatik, 14:00etara.
Beti bezala argazki sarituak gure Ekintzak / Lehiaketak atalean dituzue ikusgai.
Hemen dituzue sari banaketako argazkiak: