Alberto Beloki, Santo Tomas 2023 lehiaketako irabazle!

Aurreko ostegunean izan genuen elkartean Santo Tomas 2023 argazki lehiaketako sari banaketa. Aurretik, epaimahaiak (Angel Olabarria, Valen Garcia eta Iñaki Etxenagusiak osatua) iadanik argazki guztiak ikusi eta bere emaitza emana zuen, hau izan zelarik beraien emaitza: irabazle Alberto Beloki, bigarren Roman Azkue eta hirugarren postuan Jexus Artola.

Ostegunean, elkartean elkartu ostean, lehenik aurkeztutako argazki bildumen proiekzioa izan genuen eta ondoren lehen sailkatuek beraien "opari earrak" jaso zituzten.  Zorionak denei.

Hauek izan ziren beste sarituak: Iñigo Olarte, Juan Carlos del Pozo eta Iñaki Aranburu.

Hemen duzue sari banaketaren argazkia. Lehen 3 sarituen argazki bildumak gure Ekintzak/Lehiaketak atalean dituzue ikusgai.

Nahi duenak hemen ikus dezake lehiaketako akta. Santo Tomas 2023 lehiaketako akta.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.