Sokamuturra 2025 argazki lehiaketa, Imanol Elias saria

sokamuturra alberto belokiPasa den larunbatean Kaldereroak izan genituen Inauterien etorrera iragartzen eta jai hauekin batera, gure Sokamuturra argazki lehiaketa ere bueltan da.

Lehiaketa honek bi zati edo gai dituela esan genezake: Sokamuturra gaia, Imanol Elias sariari dagokionez, inauteri jaietako egun hauetan ospatzen diren helduen sokamuturrean atera behar izango dira lehiaketako argazkiak, aurten martxoak 2, 3 eta 4 egunetan izango direlarik. 5 argazki aurkeztu beharko dira, argazki hauek zuri beltzean izan beharko direlarik. Beste gaia, inauteri gaiari buruzkoa dugu, Iñaki Joaristi Altzarte saria, eta hemen 2 argazki aurkeztu behar dira, argazki hauek koloretan izan beharko direlarik. Beti bezala nahi duen guztiak parte hartu ahal izango du.

Aurten oinarriak aldatu direla jakinarazten dugu, egile bakoitzak argazki guztiak, hau da, 7ak aurkeztu beharko baititu nahitaez. Alde batetik sokamuturraren 5 argazki, zuri-beltzean, eta bestetik, koloretako bi argazki, inauterien gaiari buruzkoak. Inola ere ez da onartuko argazki-muntaiarik.

Argazkien tamaina 20x30 zm-koa izan beharko da, eta argazki bakoitzaren atzekaldean argazkiaren titulua, argazkilariaren izen abizenak, helbidea eta kontaktu telefono bat jarri beharko dira. Argazki guztiak, CD batean jpg formatuan aurkeztu beharko direlarik.

Aurreko urteetan egin den bezala, lehiaketatik kanporatuak izango dira argazkiak aurkezterakoan, bi formatuetan aurkezten ez dituzten lehiakideak.

Lanak aurkezteko epea 2025ko martxoak 13, osteguna, 22:00etan amaituko da (egun horretan argazkiak elkartean egon beharko dira).

Nahi duenak hemen ditu jeisteko 2025ko sokamuturreko argazki lehiaketako oinarriak.

2025ko martxoaren 29an, larunbata, eguerdiko ordu-batean, erakusketa irekitzearekin batera, sari banaketa egingo da.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.